Berdintasuna

Emakumeentzako jabetze eskola 2026 UDAZKENA

Zer da “jabetzea”?

“Jabetze” terminoa asko erabili izan da Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan, bere jatorria Estatu Batuetan topatu behar badugu ere, hitza ingeleseko “empowerment” terminotik baitator

Jabetzeak gure bizitzan autonomia izatea dakar, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izatea, bizitzan aukera ezberdinak egiteko ahalmena izatea eta eraldaketa sozialean parte hartzea. Emakume bat jabetuta dagoela esaten dugu ahalmen horiek bizi-indar bilakatzen direnean, pertsona horren izaera osatzen dutenean.

Aldaketa pertsonal eta kolektiboa dakarren prozesua litzateke, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanen eraldaketa dakarrena. Prozesu hori gauzatzeko hainbat faktorek bat etorri behar dute: emakumeoi maila pertsonalean gertatzen zaiguna ulertzea; errealitatea eta testuingurua antzematea; eskubideak ezagutzea; informazioa eta baliabideak eskura izatea; geure ahalmenak lantzea; autonomia, kontzientzia eta ahalmen kritikoa izatea.

Horregatik, jabetzea prozesu pertsonala da, norberari gertatzen zaion zerbait. Inork ezin du beste inor jabetu. Hala ere, erakundeek emakumeen eta emakume taldeen jabetze prozesuak susta ditzakete. Horixe da Hernaniko Jabetze Eskolak duen asmoa.

Emakumeentzako jabetze eskola 2026 UDAZKENA

BOTERETZE EROTIKORAKO TAILERRA- Gure erotikak birpentsatu, astindu eta laztantzeko espazio bizia

Izena emateko epea: uzt. 30 - ira. 20

Egunak: Urriak 3 eta 17

Ordutegia: 10:00-13:30

Lekua: Kulturarteko Plaza Feminista

Dinamizatzaileak: Edurne Errea Nuño (Xene sexologia)

Hizkuntzak: Euskara

Oharrak:

Emakumeon erotika kanpo agindu eta ideia ugarik modelatuta dago. Horregatik, tailer honetan, gorputzetik eta norbere esperientziatik abiatuta, erotikan eta sexualitatean sakonduko dugu, erreferentzia esparru berriak sortuz. Gure plazererako gaitasunaz, gure erritmoez, mugak jartzeko gaitasunaz eta desiren bidaiez pixkanaka jabetzeak gure bizi esperientziak indartzeko potentziala dauka. Bide horretan, erotika eta sexualitatearen gaineko sinesmenak eta aldez aurreko usteak antzemango ditugu. Horrez gain, gure plazera erdigunean jarriko dugu eta gure bizitzetan identifikatu, gure gorputzarekin eta gure mugekin konektatuz. 

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta: