Kultura saila
14 urtetik beherakoen izen ematean, lehenik tutore legal batek eman behar du izena eta ondoren adin txikikoaren izen ematea egin.
Ikastaro batzuk euskaraz emango dira, eta bertan izena emateko ezinbestekoa izango da euskaraz gutxieneko ulermen maila izatea.
Ikasturtearen hasiera: urriaren 1a. Oporrak Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra (biak barne)
Inauterietan, haurrek: Otsailak 8 eta 9
Martxoaren 22tik apirilaren 4ra (biak barne)
Kurtso bukaera: Haurrek, maiatzaren 28an eta helduek, ekainaren 17an
Egunak: irailaren 7tik 18ra (biak barne)
Ordutegia: 09:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
Online: izenaeman.hernani.eus
Ikastaro batzuetan beharrezkoa den aparteko materiala ikasleak hartuko du bere gain
Ikastaroak aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxieneko ikasle kopuru bat izatea. Izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Zozketa irailaren 22an egingo da. Kuotaren ORDAINKETA banku helbideratze bitartez egingo da. Matrikula egiteko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN kodea eta NANren zenbakia aurkeztea.
MATRIKULA kasu hauetan ITZULIKO da ikasturtearen hasieran, lehen astean:
• Ikaslea LANEAN hasten bada (lana eman dion enpresaren zigilua duen egiaztagiria ekarrita).
• GAIXOTASUN baten ondorioz baja hartzen badu (medikuaren egiaztagari ofiziala ekarrita)